Lankidetza publiko-pribatuko hitzarmen baten bidez, ANTOLATZAILEEK –El Diario Vasco, Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritza, Kooperatiben Goren Kontseilua, Konfekoop, MONDRAGON Korporazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea– Mondragon City Challenge lehiaketaren laugarren edizioa aurkeztu dute. Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko lehiaketa bat da, batxilergoko, heziketa-zikloetako eta unibertsitateko ikasleentzat, ekintzailetza kooperatiboko jarrerak sustatzeko eta gazteak eredu kooperatibora hurbiltzeko, antzeko eredu batean oinarritutako enpresa-proiektuen garapenetik abiatuta.
Mondragon City Challenge mundu osoko ikastetxeetako batxilergoko, erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloetako eta unibertsitateko ikasleentzat da, ikastetxeok publikoak, pribatuak zein itunpekoak izan.
Ikastetxe bakoitzak nahi adina talde osatu ahal izango ditu, eta talde bakoitza 2 eta 4 kide artekoa izango da, gehienez ere. Parte-hartzaileen ikasketa-mailaren eta adinaren arteko orekari eusteko, antolatzaileek kategoria hauek zehaztu dituzte:
GARRANTZITSUA: parte-hartzaileen adinak lehiaketan zein kategoriatan lehiatuko den markatu behar du. Baldin eta talde bereko parte-hartzaileak, adinaren arabera, kategoria desberdinetakoak badira (ikasturte akademiko berekoak izan arren), parte-hartzaile gehienei dagokien kategoria aukeratuko da.
Hamasei urte bete dituztenek edo uneko urte naturalean beteko dituztenek parte har dezakete, bai eta izena emateko unean hogeita lau urte baino gehiago ez dituztenek ere.
Mondragon City Challenge lehiaketaren hirugarren edizioko parte- hartzaileek enpresa-proiektu bat hutsetik sortzeko desafioari aurre egin beharko diote, honako erronka hauetako edozeini helduz:
Ezinbesteko baldintza izango da taldeak garatzen duen proiektua kudeaketa-eredu kooperatibo batean oinarrituta egotea. Talde finalistek epaimahai profesional baten aurrean defendatuko dute euren proiektua 2027eko apirilaren 23an Arrasateko Amaia Antzokian egingo den ekitaldian.
Mondragon City Challenge lehiaketan tutoreak egongo dira, ASEKOOP enpresakoak (aholkulari senior kooperatibistak) eta Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartekoak, eta, zenbait kooperatiba-enpresatako zuzendari ohi gisa duten esperientzia erabiliz, laguntza eta arreta emango diete gazteei. Antolatzaileak arduratuko dira talde bakoitzari tutore bat esleitzeaz, sailkatutako 20 taldeak zehaztu ondoren. Tutoreak esleitzeko irizpidea, nagusiki, talde bakoitzak aukeratutako erronkari eskain diezaioketen esperientzian oinarrituta egongo da.
Era berean, prozesuan zehar, prestakuntza bat emango da, tresna gehiago eskaini eta proiektu bakoitzaren kalitatea indartzeko.
Gainera, antolatzaileek zenbait jarraibide jarriko dituzte parte-hartzaileen eskura, "Enpresa Proiektu Kooperatiboaren Gida" dokumentuaren bidez, proiektua egiten laguntzeko eta, horrela, denek gidoi berari jarrai diezaioten.
Epaimahaiak prozesuaren zenbait unetan esku hartuko du, eta erakunde hauetako adituek osatuta egongo da:
Mondragon City Challenge lehiaketaren hirugarren edizioa proposatutako fase eta data hauen arabera egingo da:
0.FASEA: IZEN-EMATEA: ENPRESA-PROIEKTUAREN IDEIA – Epealdia: 2026ko irailaren 17tik urriaren 25ra.
Aste horietan zehar, ikasleak www.mondragoncitychallenge.com webgunera sartu beharko du, eta han kontsultatuko ditu Mondragon City Challenge lehiaketaren lege-oinarriak. Zalantzarik izanez gero, antolatzaileei jakinarazi ahalko dizkie «Kontaktua» izeneko inprimakia beteta. Izen-ematearen fasea amaitzeko, talde parte-hartzaileek plataforman erregistratu beharko dute, eta behar bezala bete beharko dute «Proiektuaren fitxa teknikoa» izeneko agiria. Atal hauek izango ditu:
GARRANTZITSUA: talde bakoitzak fitxa tekniko bakar bat bidali beharko du (inprimaki bakar bat bete) enpresa-proiektuaren ideia helarazteko. Horretarako, hizkuntza hauetako edozein erabili ahalko du: gaztelania, euskara zein ingelesa.
1. FASEA: PROIEKTUEN HAUTAKETA – Epealdia: 2026ko urriaren 26tik azaroaren 13era.
Denbora-tarte horretan, jasotako proposamen guztien artean, garatzeko aukera handiena duten 20 proiektuak aukeratuko ditu Leartibai Fundazioak eta Saiolanek osatutako epaimahai teknikoak, enpresaren arloan duen esperientzian oinarrituta. Antolatzaileek posta elektroniko bidez jakinaraziko diete parte-hartzaile guztiei (sailkatuta daudenei eta ez daudenei) zein izan diren 20 sailkatuak, 2026ko azaroaren 16an. Gainera, www.mondragoncitychallenge.com webgunean argitaratuko da informazio hori.
Sailkatutako 20 taldeetako batek, hautatua izan ondoren, parte hartzeari uko egiten badio, antolatzaileek epaimahai teknikoari kontsultatuko diote eta sailkapen-rankingean hurrengoak diren taldeak sartzea baloratuko da.
2. FASEA: PROIEKTUA SORTZEA – Epealdia: 2026ko azaroaren 16tik 2027eko otsailaren 16ra.
Sailkatutako 20 taldeek azaroaren 18tik otsailaren 17ra arteko epea izango dute proposatutako proiektua garatzeko. Webgunean dagoen "Enpresa Proiektu Kooperatiboaren Gida"" agiriak planteatzen dituen gaiei erantzun beharko diete lanek; ondorengo atalek osatzen dute agiri hori (gai bakoitzerako datak gomendatzen dira, amaierako lana entregatzeko epea betetzeko):Aste horietan zehar, talde parte-hartzaile bakoitzak bere proiektua garatuko du, antolatzaileek adierazitako puntuetan oinarrituta. Talde bakoitzak bere tutorearen laguntza izango du prozesu osoaren jarraipena egiteko eta sortutako zalantzak eta bestelako kontuak ebazteko. 2027eko otsailaren 16a izango da proiektuaren txostena entregatzeko azken eguna. Azken dokumentua Mondragon City Challenge plataformaren bitartez (www.mondragoncitychallenge.com) bidali beharko da, antolatzaileek ezarritako formatuan eta baldintzetan aurkeztuta:
3. FASEA:EPAIMAHAIAREN EBALUAZIOA – Epealdia: 2027eko otsailaren 18tik martxoaren 17era.
Epaimahai profesionalak 20 proiektuak ebaluatu eta 6 talde finalistak aukeratuko ditu, eta haiek beren proiektua defendatuko dute 2027eko apirilaren 23eko finaleko ekitaldian (kalifikaziorik handienak lortzen dituzten taldeak aukeratuko dira). «Balorazioa» atalean adierazitako irizpideari jarraikiz kalifikatuko dituzte proiektuak.
2027eko martxoaren 17an, antolatzaileek 6 finalistak zein diren jakinaraziko diete parte-hartzaile guztiei.
4. FASEA:AMAIERAKO DEFENTSA PRESTATZEA – Epealdia: 2027eko martxoaren 17tik apirilaren 14ra.
Talde finalistek aurrez aurre eta labur azaldu beharko dituzte beren proiektuak, aurkezpen dinamiko eta original bat erabiliz (PowerPoint, Prezi edo egoki iritzitako beste tresnaren bat erabilita). Antolatzaileek ezohiko eta justifikatutako kasuetan soilik onartuko dute defentsa modu telematikoan egitea. Talde bakoitzak 8 minutu izango du, gehienez ere, 2027eko apirilaren 22eko finaleko ekitaldian bere proiektua defendatzeko (antolatzaileak oso zorrotzak izango dira ezarritako denborari dagokionez). Aldez aurretik bidali beharko zaizkie aurkezpenak antolatzaileei, apirilaren 14a baino lehen.
Defentsa gaztelaniaz, euskaraz zein ingelesez egin ahalko da.
Talde bakoitzaren aurkezpenaren ondoren, epaimahai profesionalak proiektuarekin lotutako zenbait galdera egingo ditu.
5. FASEA: IBILBIDE KORPORATIBOAK ETA JARDUERAK – Epealdia: 2027eko apirilaren 20tik (nazioarteko taldeentzat) edo apirilaren 21tik (Estatuko taldeentzat) apirilaren 23ra.
Sailkatutako 20 taldeek hainbat jarduera egingo dituzte eta elkarrekin biziko dira, esperientzia aberaste aldera. Antolatzaileak arduratuko dira bidaia ordaintzeaz eta sailkatutako taldeetako kideei Arrasaten ostatu emateaz, esperientzia hobetze aldera. Parte-hartzaileek aukera izango dute enpresa kooperatibo baten jarduera bertatik bertara ezagutzeko eta bazkideen arteko berdintasun- eta ekitate-printzipioaren araberako kudeaketa demokratikoaren berezitasunetatik ikasteko. Era berean, profesionalek talde bakoitzaren proiektuekin lotutako gomendioak emango dizkiete parte-hartzaileei.
GARRANTZITSUA: Prozesu burokratikoen moteltasuna dela eta, erakundeak nazioarteko taldeei gomendatzen die pasaportea behar bezala ez badute (edo dokumentua 2027eko maiatza baino lehen iraungitzen bada) txapelketan parte hartzen hasten den lehen unetik kudeatzea (taldea sailkatua izan ala ez).
AMAIERAKO EKITALDIA: PROIEKTUA DEFENDATZEA – Eguna: 2027eko apirilaren 23a.
Amaia Udal Antzokia (helbidea: Otalora Lizentziaduna Kalea, 6, Arrasate) aukeratu dute antolatzaileek 6 finalistek beren proiektuak aurkez ditzaten eta, hala, Mondragon City Challenge lehiaketaren hirugarren edizioa amaitzeko.
Talde bakoitzaren defentsa amaitzean, epaimahai profesionalak proiektuarekin lotutako zenbait galdera egingo ditu. Taldeak galdera horiei erantzuteko duen gaitasuna ere kontuan hartuko da proiektu finalistak ebaluatzeko orduan (xehetasun gehiagorako, kontsultatu «Balorazioa» atala).
Ekitaldia apirilaren 23ean egingo da, eta han izango dira 6 finalistak, ikaskideekin, epaimahaiarekin, tutoreekin, enpresa aholkulariekin, lehenengo fasean sailkatutako gainerako 14 taldeekin eta lehiaketaren sustatzaileekin batera. Jardunaldi hori girotzeko, beste jarduera batzuk ere egingo dira.
2026ko irailaren 17tik urriaren 25era arteko epea egongo da Mondragon City Challenge lehiaketan izena emateko; horretarako, www.mondragoncitychallenge.com webgunean dagoen inprimakia bete beharko dute taldeek.
Sailkatutako 20 taldeen parte-hartzea formalizatzeko, taldeok aldez aurretik Epaimahai Teknikoak hautatuak izan beharko dute, eta haien partaidetza babestuko duten tutore bat eta enpresa aholkulari bat esleituta izan beharko dute.
Enpresa aholkulariek kooperatiba-enpresa baten errealitatea eta haren erronkak bertatik bertara ezagutzeko aukera emango diete sailkatutako 20 taldeei. Era berean, parte-hartzaileek beren proiektuaren feedbacka jasoko dute profesionalen eskutik, ekimenaren eduki pedagogikoak indartzeko.
20 talde hautatzea. Epaimahai teknikoak, epaimahaikideen esperientzian oinarrituta, enpresa-munduan garatzeko aukera handiena dutela irizten dioten proiektuak sailkatuko ditu. Alderdi hauek baloratuko dira: jardueraren berrikuntza, enplegua sortzeko duen ahalmena, negozioaren egingarritasuna, idazketaren argitasuna, kudeaketa-eredu kooperatiboaren koherentzia, etab.
6 finalistak hautatzea. Epaimahai profesionalak 1etik 10era kalifikatuko ditu (10 izango da gehienezko nota) sailkatutako 20 taldeen proiektuak, aldagai hauek kontuan hartuta:
*Portzentajeek (%) aldagai bakoitzak azken notan duen pisua adierazten dute
Kategoria bakoitzean kalifikazio altuena lortzen duten 3 proiektuak izango dira 6 finalistak.
Irabazleak hautatzea. Epaimahai profesionalak, aurrez aipatutako aldagaiak baloratzeaz gain, 1etik 10era kalifikatuko ditu 2026eko apirilaren 23ean amaierako defentsa egitean kontuan hartuko diren beste gaitasun batzuk ere.
Azken notak (aldagai guztien baturak, dagozkien pisuak kontuan hartuta) erabakiko du zein talde izango den Mondragon City Challenge lehiaketaren laugarren edizio honen kategoria bakoitzeko irabazlea.
"Originaltasunaren saria" aukeratzea. "Originaltasunaren" faktoreak aukera emango die finalista izan ez diren taldeei apirilaren 23eko amaierako ekitaldian diru-sari bat irabazteko. Aipatutako aldagaian puntuaziorik handiena lortzen duen taldea izango da irabazlea.
*Aurrez aipatutako kasuetako edozeinetan berdinketa gertatzen bada, epaimahaiak gainerako aldagaien kalifikazioak hartuko ditu aintzat, betiere ondorengo lehentasun-ordena hau errespetatuz, berdinketa haustea lortu arte:
Mondragon City Challenge lehiaketaren laugarren edizioko sei finalistek –hiru 16-18 urte bitarteko kategoriakoak eta beste hiru 19-24 urte bitarteko kategoriakoak– sari hauek irabazi ahal izango dituzte:
Kontratatutako hotelak ez badu janari-zerbitzurik, antolatzaileek dagozkion dietak estaltzeko zenbateko baliokidea emango diote taldeari (gosaria + bazkariak edo afariak).
Gainera, antolatzaileek "Originaltasunaren saria" emango diote lehen fasean sailkatutako gainerako 14 taldeen arteko proiekturik berritzaileenari. Sari hori 800 eurokoa izango da, dirutan, eta prozesu osoan zehar egindako ahalegina baloratzea izango du helburu. Sari ekonomikoari indarreko zerga-atxikipena aplikatuko zaio.
Mondragon City Challenge lehiaketaren amaierako ekitaldian aukeratuko dira irabazleak, 2026ko apirilaren 23ean, Arrasateko Amaia Antzokian. Epaimahai teknikoaren eta profesionalaren balorazioak erabakiko du zein izango diren lehiaketaren irabazleak.