FASEAK

Mondragon City Challenge lehiaketaren laugarren edizioa proposatutako fase eta data hauen arabera egingo da.

0. Fasea

09/17 - 10/25

0. Fasea: mundu osoko taldeen izen-ematea

Mundu osoko zenbait taldek enpresa-proiektu kooperatibo baten ideia proposatuko dute. Mondragon City Challengeko laugarren edizioan parte hartzeko, batxilergoko, erdi- eta goi-mailako eta unibertsitateko ikasleek honako hau egin beharko du:

  1. 2 eta 4 pertsona arteko talde bat sortzea.
  2. Erronka bat hautatu, aukera hauen artetik:
    • Erronka teknologiko eta digitala: digitalizazioa, zibersegurtasuna, etab
    • Osasun- eta gizarte-arloko erronka: osasun-sistema, etab
    • Erronka energetiko eta klimatikoa: mugikortasun jasangarri eta adimenduna, etab
  3. Bi galderari labur erantzutea eta gehienez 20 lerrotan deskribatzea taldeak garatu nahiko lukeen enpresa-proiektuaren ideia. Nahitaez kudeaketa-eredu kooperatibo batean oinarrituta egon beharko du
  4. Izena ematea osatu www.mondragoncitychallenge.com webgunean, www.mondragoncitychallenge.com orrialdean eta inprimakia 2026ko urriaren 25a baino lehen betetzea.
1. Fasea

10/29 - 11/15

1. Fasea: epaimahai teknikoak 20 proiektu aukeratzea

Jasotako proposamen guztien artean, negozio berrien sorrera bultzatzen adituak diren Leartibai Fundazioa eta Saiolan erakundeek osatutako epaimahai teknikoak garatzeko potentzial handiena duten 20 proiektuak aukeratuko ditu. Sailkatutako proiektuak www.mondragoncitychallenge.com web-orrian argitaratuko dira 2026ko azaroaren 16an.

2. Fasea

11/16 - 02/16

2. Fasea: sailkatutako 20 taldeek beren proiektua garatuko dute

Sailkatutako 20 taldeek izena emateko epean adierazitako enpresa-proiektu kooperatiboaren ideia garatuko dute. Horretarako, gidoi honetan oinarrituta egingo dute lan (deskargatu Enpresa Proiektu Kooperatiboaren Gida).

Prozesu osoan, tutoreak egongo dira, ASEKOOP enpresakoak (aholkulari senior kooperatibistak) eta Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartekoak, eta, zenbait kooperatiba-enpresatako zuzendari ohi gisa duten esperientzia erabiliz, laguntza eta arreta emango diete taldeei. Antolatzaileak arduratuko dira talde bakoitzari tutore bat esleitzeaz, bakoitzak duen esperientzian oinarrituta. Era berean, prozesuan zehar, prestakuntza bat emango da, tresna gehiago eskaini eta proiektu bakoitzaren kalitatea indartzeko

2027eko otsailaren 16an, amaierako dokumentua aurkezteko azken eguna izango da, eta web-orriaren bidez igorri beharko da.

3. Fasea

02/18 - 03/17

3. Fasea: epaimahai profesionalak 6 talde finalistak hautatzea

Epaimahai profesionalak sakon aztertuko ditu 20 proiektuak, ebaluazio-irizpide bateratuak erabiliz.

Alderdi hauek baloratuko dira: proiektuaren kalitatea, zenbateraino datorren bat ezarritako helburuekin, aukeratutako kudeaketa-eredu kooperatiboarekiko duen koherentzia, ideia gauzatzeko aukera eta originaltasuna.

2027eko martxoaren 17an jakingo dugu zein diren Mondragón City Challenge lehiaketaren laugarren edizioko 6 finalistak.

4. Fasea

03/17 - 04/14

4. Fasea: 6 finalistek defentsa prestatzea

Lehiaketako 6 talde finalistek 2027eko martxoaren 17tik apirilaren 14ra izango dute amaierako defentsa prestatzeko. Defentsa apirilaren 22an egingo da.

Talde bakoitzak 8 minutu izango ditu gehienez ere bere proposamena aurkezteko, eta alderdi hauek baloratuko dira, besteak beste: komunikazio-trebetasunak, laguntzako bitartekoak eta/edo materiala eta epaimahai profesionalak aurkezpenaren ondoren egingo dituen galderei emandako erantzunen kalitatea.

Aurkezpenak aurretiaz bidaliko zaizkie antolatzaileei, eta 2027eko apirilaren 14a izango da bidaltzeko azken eguna.

5. Fasea

04/20-21

5. Fasea: 20 taldeen ibilbide korporatiboak eta jarduerak Arrasaten

Sailkatutako 20 taldeek hainbat jarduera egingo dituzte eta elkarrekin biziko dira, esperientzia aberaste aldera. Antolatzaileak arduratuko dira bidaia ordaintzeaz eta sailkatutako taldeetako kideei Arrasaten —kooperatibismoaren sorlekuan— ostatu emateaz.

Era berean, Ibilbide Kooperatiboei esker, parte-hartzaileek aukera izango dute enpresa kooperatibo baten jarduera bertatik bertara ezagutzeko eta bazkideen arteko berdintasun- eta ekitate-printzipioaren araberako kudeaketa demokratikoaren berezitasunetatik ikasteko. Halaber, profesionalek talde bakoitzaren proiektuekin lotutako gomendioak emango dizkiete parte-hartzaileei.

6. Fasea

04/23

6. Fasea: 6 finalisten defentsa eta irabazleak aukeratzea arrasaten egingo den amaierako ekitaldian

Arrasateko Amaia Udal Antzokia izango da, laugarren urtez jarraian, Mondragón City Challenge lehiaketaren finalaren agertokia. 2027eko apirilaren 23an, finalerako sailkatu diren 6 taldeek beren proiektuen defentsa egingo dute eta epaimahai profesionalak irabazleak izendatuko ditu.

Ekitaldian izango dira 6 finalistak, ikaskideekin, epaimahaiarekin, tutoreekin, enpresa aholkulariekin, sailkatu ez diren gainerako taldeekin eta lehiaketaren sustatzaileekin batera. Gainera, jardunaldia girotzeko beste jarduera batzuk egingo dira.