Aurreko Edizioa

AZKEN ORDUKO ALBISTEAK

4. Fasea

Baditugu 6 finalistak!

2025/03/05

Orduak eta orduak eman ondoren, epaimahai profesionalak erabaki ditu Mondragon City Challengeko 6 finalistak. Hauek dira hautatutako taldeak:

  • 16-18 URTEKO KATEGORIA
    • ZiberKoop. (Gipuzkoa)
    • OUNJÉ (Kolonbia)
    • Hiru Hezitxo (Gipuzkoa)
  • 19-24 URTEKO KATEGORIA
    • VisionCook (Gipuzkoa)
    • Ephata Disciples (Tanzania)
    • Dianor (Mexiko)

Zorionak guztioi!

Apirilaren 10an Amaia Udal Antzokian erabakiko dira Mondragon City Challengeko hirugarren edizioko irabazleak. Talde bakoitzak 8 minutu izango ditu bere proiektua aurkezteko eta 5 minutu epaimahaiaren galderei erantzuteko. Komunikazio-trebetasunak eta erabilitako bitartekoak eta laguntza-materialak baloratuko dira.

Finalistek Parisera eta Kanadara joateko aukera izango dute. Gainera, sailkatu gabeko 14 taldeen lana eta esfortzua saritzeko, antolakuntzak 800 euro emango dizkio dirutan proiektu berrienari.

Informazio gehiago nahi izanez gero, txapelketaren oinarrietara edo jarri harremanetan mondragoncitychallenge@diariovasco.com helbidera.